Esperanza Orellana Moraleda Albaitaritzan lizentziaduna
da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Albaitarien
Kidego Nazionaleko kidea 1987tik. 2018an Nekazaritza
Ekoizpen eta Merkatuen Zuzendaritza Nagusia hartu
zuen, Landa Garapeneko eta Baso Politikako zuzendari
nagusia izan ondoren. Aurretik, Elikagaien Sustapeneko
zuzendariorde nagusi (Espainiako elikagaiak barnemerkatuetan
eta nazioartean sustatzeko politiken eta
programen arduraduna) eta Abeltzaintzako Produktuen
zuzendariorde nagusi izan zen. Kargu horretan, abeltzaintzasektore
guztietako nekazaritza-politikak eta ekoizpenak
eta merkatuak kudeatzeko politikak aplikatzeaz arduratu
zen. 2008-2013 eta 2014-2020 aldietako Nekazaritza
Politika Bateratuaren (NPB) erreformak negoziatu zituen,
eta Europako Erkidegoko abeltzaintza-babesaren arloko
arauen aplikazioan parte hartu zuen.
Orellanak esperientzia handia du Nekazaritza, Arrantza eta
Elikadura Ministerioan eta 1988an sartu zen Nekazaritza
Produktuen Zerbitzu Nazionalean (gaur egun NBEF),
nekazaritza-merkatuak arautzeko eta abeltzaintzako
zuzeneko laguntzak kudeatzeko lanetan. |